Izena eman

Sarrera librea

ES EU

Irailak 22, asteartea

10:00 – 17:10

Mentoretzak

Itzuli
Izena eman
Izen-ematea zabalik
Emakumeentzat soilik

Mentoretzak

Iraupena: 20-30 min.
Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da kontsulta zehaztuz.
Plazak: eskaera-ordenaren arabera esleituko dira
Izen-emateak: hilaren 18ra arte, ostirala, irekita
Gunea: Topagunea

Mentoretza motak · Asteartea

Eskubideak, egiletza eta sorkuntza. Jabetza intelektuala, lizentziak, eskubideen lagapena eta adimen artifizialarekin sortzeak dakartzan erronka berriekin lotutako zalantzak.
Mentorea: Maitane Valdecantos
Ordutegia: 10:00etatik 10:20etara | 11:50etatik 12:10etara

 

Komunikazioa eta ikusgarritasuna. Zure proiektua hobeto komunikatu, zure publikoarekin konektatu, zure presentzia landu eta egiten duzunaren inguruan komunitate bat eraiki.
Mentorea: Cristina Guezuraga
Ordutegia: 12:00etatik 12:30era | 12:45etik 13:15era | 13:30etik 14:00etara

 

Proiektuaren estrategia eta garapena. Ideiak ordenatzeko, norantz egin nahi duzun berrikusteko, lehentasunak identifikatzeko eta zure proiektuaren hurrengo pausoei buruzko erabakiak hartzeko gunea. 
Mentorea: Izaskun Rama
Ordutegia: 11:50etik 12:10era | 16:50etik 17:10era

Mentoretzak

BESEKeko mentoretzak banakako eta doako saioak dira, hainbat esparrutako profesionalekin, zure proiektu edo ibilbide profesionalarekin lotutako erronka, erabaki edo galdera batean aurrera egiten laguntzeko pentsatuak.

Saio bakoitzak 20-25 minutuko iraupena izango du gehienez. Eskaera egitean, landu nahi duzun kontsulta edo erronka zehatza zein den adierazi beharko duzu denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko.

Mentoretzak zalantza eta erronka zehatzak lantzeko pentsatuta daude. Ez da aholkularitza oso bat, baizik eta orientaziorako, hausnarketarako eta laguntzeko gune labur bat, hurrengo pausoak identifikatzen laguntzeko.

Aholkulari bakoitzak banakako hiru edo lau saio eskainiko ditu, ordu-tarte desberdinetan. Plazak eskaera-ordenaren arabera esleituko dira, betiere planteatutako kontsultari parte hartzen duten profesionaletako batek erantzun badiezaioke.

Saioak lan-eremuan –Topagunean– egingo dira, eta bertan espazio bat gordeko da topaketa bakoitza lasaitasunez garatu ahal izatea bermatzeko.

Azkenean zure mentoretzara joaterik ez baduzu, ahalik eta azkarren jakinaraztea eskatzen dizugu, besek.bizkaia@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz. Horrela, interesa duen beste pertsona bati eskaini ahal izango diogu plaza.

Izena eman

Parte-hartzaileak

Harpidetza-orria