Izena eman

Sarrera librea

ES EU

Irailak 21, astelehena

11:00 – 18:30

Azokaren irekiera

Itzuli

Azoka · Astelehena 21

La ilusa · Beatriz eta Sergio Albarrán
Flashera Lab · Eva Burton
Another Press · Begoña Cuberia eta Itxaso Lafuente
Ker Fatou · Fatou Dieng

La ilusa

La ilusa Beatriz eta Sergio Albarrán neba-arrebek sortutako Bilboko liburu-denda independente eta galeria bat da, artean eta letretan oinarrituta. Literatura, artea, pentsamendua, zinema eta kultura bisuala uztartzen dituen gune bizia da, irakurketa kluben, hitzaldien eta tailerren programazioarekin aberastua.
Proposamen hurbila eta begirada berrietara irekia, tokiko sorkuntzari eta emakumeen lanari arreta berezia jartzen diona. 

La ilusa

Flashera Lab

Flashera Lab Eva Burtonen bitxigintza garaikideko proiektua da. Material, forma, kolore eta prozesuen esploraziotik abiatzen da bere praktika, dimentsio bisual indartsua hurbilketa esperimental eta ludikoarekin elkartzen duten pieza paregabeak sortzeko.
Ezohiko bateratzeen eta elementu sinbolikoen erabilerak ezaugarritzen du bere lana, eta, bildumen bidez, bitxigintzak materiaren, eskalaren eta esperientziaren arteko adierazpide gisa dituen aukerak ikertzen ditu. 

Flashera Lab

Another Press

Another Press ekoizpen grafikoan espezializatutako aholkularitza-enpresa, errisografia-estudioa eta argitaletxe txiki eta independentea da, Begoña Cuberia eta Itxaso Lafuente-k sortua. Proiektuak ekoizpen grafikoa, errisografia, prestakuntza eta argitalpen independentea uztartzen ditu, eta inprimatze-prozesuak sormen-tresna gisa ulertzen ditu.
Argitalpen-proiektu eta publikazioen ekoizpen-prozesuetan laguntzeaz gain, berezko argitalpenak eta tailerrak ere sortzen eta garatzen ditu. Era berean, Betún autoedizio-azokaren antolatzaileetako bat da. Lan egiteko moduaren oinarrian ideia bat dago: inprimaketa sormen-hizkuntza bat da, lankidetza sustatzeko eta gaur egungo kultura grafikoa bultzatzeko tresna.


Another Press

Ker Fatou

Ker Fatou Bilbon dagoen moda, kultura eta tradizio afrikarreko txokoa da, Fatou Diengek sortua. Armairua kolorez, benetakotasunez eta historia duten testurez betetzeko soiltasunetik ihes egiten duen kultur zubi gisa funtzionatzen du proiektuak.
Oihal esklusiboen, osagarrien eta artisautzaren aukeraketa zainduaren bidez, bere pieza bakoitzak afroeuskal-senegaldar nortasunaren edertasuna eta indarra ospatzen ditu, diseinu bakoitzak ezkutatzen duen kontakizuna ezagutzera gonbidatuz. 

Ker Fatou

Parte-hartzaileak

  • Eva Burton Flashera Lab
    Gehiago jakin

    Eva Burton artista eta bitxigile garaikide argentinarra da, eta Bilbon bizi eta lan egiten du. Bere jardun artistikoan kolorea, materiatasuna eta esperimentazioa ikertzen ditu, bitxigintzaren eta objektuaren bidez. Artisautzako prozesuak eta teknikak ikuspegi garaikidearekin uztartzen ditu, berezko adierazpide eta hizkuntza artistikoa garatuz.

    Buenos Airesko Universidad Nacional de las Artes (UNA) unibertsitatean Arte Ondarearen Zaharberritzea ikasi zuen, eta, ondoren, Bartzelonako Escola Massanan Bitxigintza Artistikoan trebatu zen. Jarraian, Alemaniako Idar-Obersteingo Trier University of Applied Sciences unibertsitatean Bitxigintza Garaikidean eta Harri Tailuan MFA masterra egin zuen.

    Bere lana nazioarteko erakusketa, azoka eta galerietan aurkezten da. Gaur egun, Bilboko Flashera estudioan garatzen du bere jardun artistikoa. Bertatik, gainera, artisautzaren eta bitxigintza garaikidearen transmisioa eta zabalkundea sustatzen ditu, prestakuntza-programen eta lantegien bidez.

  • Beatriz eta Sergio Albarrán La ilusa
    Gehiago jakin

    Beatriz kazetaria eta argazkilaria da, eta Artearen Historia ikasten ari da. Irudien atzean dagoenak eta gure gizartean duten eraginak interesatzen zaizkio. Beti zerbait asmatzen, liburu bat esku artean.

    Sergio ikus-entzunezko errealizadorea da. Mugimenduan dauden irudiekiko duen pasioa paperean irudi horiek deskribatu, aztertu edo inspiratzen dituzten hitzetatik abiatzen da.

Harpidetza-orria